Tolosala AFKE Garaje Tolosa 5-2 Alibarra Low-Cost Aguraingo Oriamendi LKFE

Erabiltzailearen aurpegia TEEP Tolosala

Pasa den asteburuan, Tolosako taldeak etxean jokatu zuen larunbatean arratsaldeko 16:00-etan Aguraingo Oriamendi talde arabarra aurkari zutelarik 2026/2027 denboraldiko zazpigarren jardunaldian.

Sailkapenari begiratuta bi taldeak aurkari zuzenak izanik, hasieratik irabazteko gogo handiarekin atera ziren partidura. Partida berdindua hasi zen bi taldeentzat, baina minutuak aurrera joan ahala etxeko taldeak baloiaren jabetza eta aukerak sortzen hasi zen.  Horrela iritsi zen lehen gola, taldeko jokaldi polit bat eginez Xabier Arranzek 15. minutuan 1-0-ekoa sartu zuen. Jarraian, atzean eginiko akats baten erruz kanpoko taldeak 1-1-ekoa igo zuen markagailura partida berdinduz. Kolpeak ez zion asko iraun etxeko taldeari, azkar erreakzionatu eta 16. minutuan Unai Alustizak 2-1-ekoa ezarri zuen markagailuan. Nahiz eta aukera gehiago izan ez zen gol gehiagorik egon eta atsedenaldira 2-1-eko emaitzarekin iritsi zen.

Atsedenaldian, sentsazio onak baieztatu eta berdin edo hobeto jarraitzeko zuzenketa txiki batzuk egin ostean, bigarren zatia hasi zen. Tolosarrak lehen zatian bezala intentsitate handiarekin atera ziren. 30. minutuan hainbat aukera eta gero etxeko taldearen hirugarren gola iritsi zen Xabier Alustizari esker. Hiru minutu beranduago kanpoko taldeak aldea murriztea lortu zuen 3-2-koa markagailura igoaraziz. 36. minutuan taldeko jokaldi eder batean etxeko taldearen laugarren gola iritsi zen Unax Iglesiasi esker. Kanpoko taldeak atezain-jokalaria ateratzeko erabakia hartu zuen baina defentsa on bati esker baloia lapurtu eta Iker López de Murillasek 5-2-koa ezarri zuen markagailuan. Ez zen gol gehiago sartzeko aukerarik egon eta 5-2-ko markagailuarekin iritsi zen partida amaierara.

Oso garrantzitsua partida honetan lortutako puntuak. Garaipen honekin tolosarrak bigarren postuan jarraitzen dute liderra puntu batera dutelarik. Gainera ligako talde bakarra da partidurik galdu ez duenik.

Hurrengo astean, Tolosarrak Gipuzkoako Eskoriatza K.E.-ren aurka jokatuko dute ligako zortzigarren jardunaldian. Norgehiagoka zaila aurkari zuzena den talde baten aurka, hirugarren postuan dago talde gipuzkoarra. Horrela izanik, dena emango dute partidua aurrera ateratzeko, 3 puntuak etxera ekartzeko, lehengo asteko sentsazio onak baieztatu ahal izateko eta goiko postuetan jarraitzeko. Partidua igandean arratsaldeko 18:00-etan izango da Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA