Tolosala AFKE Garaje Tolosa 6-2 Jarrilleros CD

Erabiltzailearen aurpegia TEEP Tolosala

Pasa den asteburuan, Tolosala AFKE Garaje Tolosak 4. jardunaldia jokatu zuen, Jarrilleros CD taldearen aurka. Tolosarrak partidura oso ondo sartu ziren, hasieratik beren jokoa eginez eta aurretik jartzea lortuz. Hala ere, norgehiagokak buelta handia eman zuen lehen zatian, eta etxekoek atsedenaldira sentsazio kaskarrekin joan behar izan zuten.

Partida hasiera batean tolosarren alde jarri zen, taldeak intentsitate eta joko onarekin ekin baitzion partiduari. Hala ere, 11. minutuan Jarrillerosek berdinketaren gola sartu ondoren, Tolosalak bere jokoari eusteko zailtasunak izan zituen. Une horretatik aurrera, kanpoko taldea nagusitzen hasi zen, eta lehen zatiaren amaierara iristeko 20 segundo besterik falta ez zirenean, bigarren gola sartu zuen Jarrillerosek. Horrela, markagailua aurka zutela eta
sentsazio txarrekin joan zen etxeko taldea atsedenaldira. 
 
Atsedenaldian, ordea, tolosarrek beharrezko hitzak esan zituzten aldageletan, eta bigarren zatian beste aurpegi batekin zelairatu ziren. Hitz egindakoak berehala izan zuen eragina, Tolosala guztiz entxufatuta atera baitzen kantxara. Hiru minuturen buruan, berdinketaren gola lortu zuten, markagailua berdinduz eta partidari buelta emateko gai zirela erakutsiz.  Partidaren azken txanpan, bost minutu falta zirela, Jarrillerosek bosgarren jokalaria
zelairatzeko erabakia hartu zuen, atezain jokalariaren aldeko apustua eginez. Erabaki horrek, ordea, ez zuen espero zuten emaitza izan, eta Tolosalak egoera aprobetxatu zuen ondorengo lau golak sartzeko. Horrela, tolosarrek garaipen sendoa lortu zuten, neurketaren azken minutuetan erakutsitako eraginkortasunari esker.
 
Garaipen honekin, Tolosala pozik geratu zen egindako lanarekin, bereziki bigarren zatian erakutsitako erreakzioarekin eta taldeak izan zuen izaerarekin. Sailkapenean bigarren postuan kokatuta, tolosarrek lanean jarraituko dute lehen postua eskuratzeko helburuarekin, denboraldiari begira dituzten asmoak betetzeko. 
 
Hurrengo astean, Tolosalak etxean jokatuko du berriro, Albardero-Rivabellosa taldearen aurka. Norgehiagoka larunbatean izango da, 20:00etan, Usabal kiroldegiko goiko kantxan. Taldeak hiru puntuak lortzeko asmoz ekingo dio neurketari, sailkapeneko lehen posturantz
pauso bat gehiago emateko. 
 
Animatu Usabalera hurbiltzera eta Tolosala animatzera! Zuen babesa ezinbestekoa izango da lehen postuaren bila jarraitzeko!

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA