Bi taldeak sailkapenean berdinduta zirelarik, hasieratik irabazteko gogo handiarekin atera ziren partitura tolosarrak. Partida nahi bezala hasi zen Tolosalarentzat, baloia edukiz eta jokuan nagusi izanez. Falta jaurtiketa bati esker lehen gola Iker Gabarainen sartu zuen 2. minutuan. Hiru minutu beranduago etxeko taldeak berdinketa lortu zuen. Kanpoko taldeak berdin jarraitu zuen, aukerak sortuz eta joku ona eginez, horrela jokaldi on batean Unai Ahustisak 1-2-koa sartu zuen 10. minutuan. Nahiz eta markagailuan tarte handiagoa edukitzeko aukerak eduki, etxeko taldeko atezainak gelditu bikainak egin zituen eta atsedenaldira 1-2-ko emaitzarekin iritsi zen.
Atsedenaldian, sentsazio onak baieztatu eta berdin edo hobeto jarraitzeko zuzenketa txiki batzuk egin ostean, bigarren zatia hasi zen. Tolosarrak lehen zatian bezala intentsitate handiarekin atera ziren eta hasi eta berehala 23. minutuan Iker Gabarrainek bere bigarren golarekin 1-3-koa ezarri zuen markagailuan. Tolosarrak gehiago nahi zuten eta 30. minutuan Iker López de Murillasek eta 32. minutuan Hodei Urrestik 1-5-ekoa sartu zuten bigarren zatiko sentsazio onak baieztatuz.
Partiduak irabazita zirudienean bi minututan etxeko taldeak bi gol sartu zituen markagailuan 3-5-ekoa ezarriz. Amaitzeko 3 minutu falta zirenean etxeko taldeak asmatzen ez zuela ikusirik, atezain jokalaria atera zuten aukerak sortu ahal izateko. Defensa on bati esker ez zen gol gehiago sartzeko aukerarik egon eta 3-5-eko markagailuarekin bukatu zen partida amaierara.
Oso garrantzitsua sailkapenean berdinduta zegoen taldeari irabaztea. Garaipen honekin tolosarrak lidergoan jartzen dira hiru partidutan bi garaipen eta berdinketa batekin.
Hurrengo astean, Tolosarrak etxean jokatuko dute aurkari zuzena den Jarrilleros C.D. De Fútbol taldearen aurka ligako laugarren jardunaldian. Norgehiagoka zaila baina dena emango dute partidua aurrera ateratzeko, 3 puntuak etxean geratzeko, lehengo asteko sentsazio onak baieztatu ahal izateko eta lidergoan jarraitzeko. Partidua larunbatean arratsaldeko 15:30-etan izango da Tolosako Usabal kiroldegian.