Kukuiaga Etxebarri FS 3-2 Tolosala AFKE Garaje Tolosa

Erabiltzailearen aurpegia TEEP Tolosala 2026ko ekainaren 4a

Pasa den larunbatean Tolosalak play off-etako semi-finala jolastu zuen Etxebarrin. Partida zaila izan arren talde tolosarrak finalera sailkatzeko gogoz iristen zen.

Partida hasiera mugitua izan zen, 1. minutuan Xabier Arranz-ek 0-1ekoa sartu zuen. 3. minutuan etxekotaldeak markagailua berdindu zuen. 10. minutuan etxekoak aurretik jartzea lortu zuten.

Minutuak aurrera eta talde tolosarrak ezin izan zuen atseden aurretik markagailua berdindu.

Atsedenaldian hainbat gauza argitu eta zuzendu ondoren bigarren zatia hasi zen. 22. minutuan, Xabier Arranz-ek berriz ere berdinketa jarri zuen markagailuan. Partida azken 10 minutuetan sartu zen eta 32. minutuan etxeko taldeak berriz aurretik jartzea lortu zuen 3-2.

Tolosalak atezain-jokalaria atera zuen eta hainbat aukera izan arren ezin izan zuten markagailua berdindu eta 3-2ko markagailuarekin bukatu zen partida.

Porrot honekin Tolosalak agur esaten dio Errege Kopara sailkatzeko aukerei eta 2025/26 denboraldiari.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA