Denboraldiko ligako azken partida izanik, hirugarren postua lortu nahirik eta urte guztian zehar animatzera etorri diren guztiei hiru puntuak eta partida polita eskeini nahi horrekin hasieratik irabazteko gogo eta intentsitate handiarekin atera ziren partidura Tolosarrak. Partida erritmo biziz hasi zen eta 1. minuturako Unai Alustizak baloia sareetara bidaltzea lortu zuen. Tolosarrak aukerak sortuz jarraitzen zuten eta horietako batean bigarren gola iritsi zen Iker Gabaraini esker 10. minutuan. Partiduak bideratuta zirudien baina bi akatsetan, lehenik 11. minutuan eta bigarrenik 18. minutuan kanpoko taldearen bi golak iritsi ziren. Lehen zatiak horrela bukatu behar zuela zirudienean, Iker Lacunzak gola sartzea lortu zuen,
atsedenaldira 3-2-koarekin iritsiz.
Atsedenaldian, sentsazio onak baieztatu eta berdin jarraitzearen aldeko zuzenketa txiki batzuk egin ostean, bigarren zatia hasi zen. Tolosarrak lehen zatian bezela atera ziren, 22. minutuan Iker Lopez de Murillasek 4-2-koa ezarri zuen markagailuan. Baina lehen zatian bezala atzean eginiko bi akatsen bidez 25. eta 29. minutuetan kanpoko taldeak 4-4-koa ezarri zuen markagailuan. Burua altxa eta lan berdina egiten jarraitu zuen talde Tolosarrak. 32. minutuan 5-4-koa iritsi zen Kenai Garciaren eskutik. 33. minutuan Beñat Ugartemendiak 6-4-koa sartu zuen. 36. minutuan Unai Alustizak bere bigarren gola sartu zuen eta 38. minutuan Iker Lakunzak penalti bidez 8-4-koa ezarri zuen. Kanpoko taldeak atezain jokalaria atera zuen aukerak sortu ahal izateko baina ez zen gol gehiagorik egon eta 8-4-ko markagailuarekin iritsi zen partida amaierara.
Aipatzekoa Javi Mujika entrenatzaileak eta Iker Lacunzak jasotako omenaldia, hainbat urteren ondoren taldea uzten dutelako. Gainera eskola kiroleko umeak protagonistak izan ziren partida hasi baino lehen pasilua eginez, atsedenaldian partidu bat jokatuz eta bukaeran lehen taldearekin argazkia ateraz.
Hurrengo astean, talde Tolosarrak hurrengo urteko errege koparako sailkapena lortzeko jokatuko den play off-eko semifinala jokatuko du Kukuiaga Etxabarri FS taldearen aurka.
Norgehiagoka zaila aurkari indartsua den talde baten aurka, baina dena emango dute partidua aurrera ateratzeko eta finalera sailkatzeko. Partiduaren ordutegia oaindik ez dago ezarria baina Etxebarriko kiroldegian izango da.