Partida bigarren sailkatuaren aurka izanik partidu zaila eta intentsitate altukoa izango zela jakinda dena ematera atera zen talde tolosarra. 11. minituan Beñat Ugartemendiak 0-1koa sartu zuen baloi luze baten bidez. Hurrengo jokaldian estrategia baten bidez etxeko taldeak 1-1koa sartu zuen. 15. minutuan, etxeko taldea aurretik jartzea lortu zuen 2-1. Nahiz eta talde tolosarrak lehen zatian zehar dominatu, atsedenaldira atzetik iritsi ziren.
Hainbat akats zuzendu ondoren eta hainbat gauza hitz egin ondoren bigarren zatia hasi zen. 21. minutuan korner baten ostean Kenai Garciak 2-2koa sartu zuen. 25. minutuan, Xabi Arrak 2-3koa sartu zuen, talde tolosarra aurretik jarrriz. 29. minutuan etxeko taldeak berdinketa lortu zuen 3-3. Minutu bat pasa ondoren, lapurketa baten ondorioz, Kenai Garciak 3-4koa sartu zuen. Etxeko taldeak atezain jokalaria atera zuen eta jaurtiketa baten ondorioz 4-4koa sartu zuen. Tolosalak azken minutuan gola jaso ondoren, atezain jokalaria atera zuen eta hainbat aukeran izan arren ezin izan zuen garaipenaren gola lortu.
4-4ko emaitzarekin bukatu ostean, talde tolosarra bigarren postuan geratzeko aukerarik gabe geratu da, baino oraindik hirugarren postua eskuratzeko aukerak ditu. Hurrengo partida Usabal kiroldegian izango da maiatzak 23an larunbata arratsaldeko 18:30tan.