Play off-etara sailkatzeko borrokan jarraitzeko irabazi egin behar zutela eta, partida hasieratik talde tolosarrak intentsitatea eta erritmo bizia jarri zuen. Aurkaria atzean sartuta zegoela eta etxeko taldeari aukerak sortzea gehiago kostatzen zitzaion, kanpoko taldea kontraerasora bakarrik ateratzen zen. Atsedenaldira iritsi baino lehen, 19. minutuan partiduko lehen gola iritsi zen, Xabier Arranzek eginiko jaurtiketa bati esker baloia sareetara bidaltzea lortu zuen. Markagailu honekin atsedenaldira iritsi ziren.
Atsedenaldian sentsazio onak baieztatu eta berdin jarraitzearen aldeko zuzenketa txiki batzuk egin ostean, bigarren zatia hasi zen. Tolosarrak lehen zatian bezala atera ziren, partiduko pixua emanez, horrela 28. minutuan Jesus Guerrak partiduko bigarren gola lortu zuen markagailuan 2-0-ekoa ezarriz. 30. minutuan berriz ere Jesus Guerrak baloia sareratzea lortu zuen 3-0-ekoa sartuz. Taldeak berdin jarraitzen zuen eta horren islada segidan sarturiko bi gol. 34. minutuan Xabier Arranzek bere bigarren gola sartu zuen eta 35. minutuan Kenai Garciak 5-0-ekoa sartu zuen. Kanpoko taldeak hau ikusirik atezain jokalaria atera behar izan zuen partidari buelta eman ahal izateko baino defentsa onari esker ez zuen markagailua mugitzerik izan. Horrela, ez zen gol gehiago egon eta 5-0-eko markagailuarekin iritsi zen partida amaierara.
Hurrengo astean, Tolosarrak Gipuzkoako Donipari K.E. talde pasaitarra izango dute aurkari ligako hogeitabederatzigarren jardunaldian. Norgehiagoka zaila aurkari zuzena den talde baten aurka, baina dena emango dute partidua aurrera ateratzeko eta 3 puntuak etxera ekartzeko. Partidua larunbatean arratsaldeko 18:30-etan izango da Donostiako Bidebieta kiroldegian.