Partida intentsitate handikoa izango zela jakinaz, talde tolosarrak 0-1koa sartu zuen 1. minutuan Unai Alustizaren bidez. 3. minutuan etxeko taldeak 1-1koa jarri zuen penalti bidez. Minutu bat beranduago talde tolosarra berriz aurretik jarri zen, hau ere penalti bidez, Beñat Irazustabarrenak bihurtuz. 9. minutuan 2-2koa sartu zuen Tolosalak bere atean. 10. minutuan berriz Unai Alustizak 2-3koa sartu zuen talde tolosarra aurreratuz. 18. minutuanetxe taldeak 3-3koa lortu zuen. Hurrengo jokaldian, talde tolosarrak berriz bere atean gola sartu zuen 4-3ko markagailua jarriz. 19. minutuan, Beñat Irazustabarrenak 4-4koa sartu
zuen eta berdinketarekin atsedenaldira iritsi ginen.
Atsedenaldian hainbat akats zuzendu ondoren, bigarren zatia hasi zen. 25. mintuan etxeko taldeak 5-4koa sartu zuen. 33. minutuan Beñat Irazustabarrenak 5-5 berdinketa sartu zuen. Partidaren azken txanpan, 35. minutuan etxeko taldea berriz aurreratu zen 6-5 jarriz. Azken minutuetan talde tolosarrak atezain jokalaria atera zuen eta nahiz eta aukerak izan ezin izan zuten berdinketa lortu.
Porrot gogor bat talde tolosarrarentzat gehiago merezi izan zuen arren. 4 partida geratzen zaizkio denboraldiari amaiera eman aurretik eta play-offean postua lortzeko helburua betetzeko. Hurrengo erronka Gasteizko Aurrera de Vitoria izango du talde tolosarrak. Maiatzak 9an izango da eguerdiko 12etan.