Tolosala AFKE Garaje Tolosa 8-3 Otxartabe de Bilbao “B”

Erabiltzailearen aurpegia TEEP Tolosala 2026ko apirilaren 28a

Pasa den asteburuan, Tolosalako taldeak Usabalen jokatu zuen larunbatean arratsaldeko 16:00-etan Otxartabe de Bilbao “B” talde bizkaitarra aurkari zutelarik 2025/26 denboraldiko hogeitaseigarren jardunaldian.

Partida luzea izango zela eta hasieran erritmoa kontrolatuz hasi zuen etxeko taldeak. Tolosarrak aukerak sortuz hasi ziren, horietako batean lehen gola iritsi zen Beñat Irazustabarrenari esker 5. minutuan. Minutu horretan bertan atzean eginiko akats batean kanpoko taldeak partida berdintzea lortu zuen. Etxeko taldeak baloia eduki arren, ez zuen aukera argirik sortzen, kanpoko taldeak aldiz, etxekoen beste bi akatsetan markagailuan aurretik jartzea lortu zuten 13. eta 14. minutuan sarturiko golei esker. Aukera gehiago egon ziren, atsedenaldira iristeko 4 minutu faltan Unai Alustizak etxeko taldearentzat bigarren gola lortu zuen. Horrela, lehen zatia 2-3-koarekin amaitu zen. 

Atsedenaldian, sentsazio txarrak baieztatu eta bigarren zatian egoerari buelta ematearen aldeko zuzenketa txiki batzuk egin ostean, bigarren zatia hasi zen. Tolosarrak beste erritmo batekin atera ziren kantxara. Aukerak edukiz 26. minutuan Unai Alustizak 3-3-koa sartu zuen . 27. minutuan markagailua iraultzeko gola Beñat Ugartemendiak sartu zuen, markagailuan 4-3-koa ezarriz. Taldeak tinko jarraitzen zuen eta horren islada taldeak segidan sarturiko lau golak izan ziren. 29. minutuan Unai Alustizak bere hirugarren gola sartu zuen 5-3-koa izan zena. 31. eta 32. minutuetan Xabier Arranzek bi gol sartu zituen 7-3-koa ezarriz eta azken gola Iker Lacunzak sartu zuen 35. minutuan 8-3-koa sartuz. Kanpoko taldeak atezain jokalaria atera zuen baina ongi defendatu zen etxeko taldeak. Ez zen gol gehiagorik egon eta 8-3-ko markagailuarekin iritsi zen partida amaierara.

Hurrengo astean taldeak Pasai Donibane kiroldegian jokatuko du partidua, larunbatean Tolosarrak Pasai Antxo-ko Afantxo Pesc. Ferreres taldea izango dute aurkari ligako hogeitazazpigarren jardunaldian. Norgehiagoka zaila aurkari zuzena den taldearen aurka, baina dena emango dute partidua aurrera ateratzeko, 3 puntuak etxera ekartzeko eta tartea handitzeko. Partiduaren ordua 16:30-etan izango da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA