Porrot gogorra

Erabiltzailearen aurpegia TEEP Tolosala 2026ko apirilaren 21a

Pasa den larunbatean Tolosalak liderran etxean jolastu zuen, Arrasaten. Partida oso garrantzitsua igoerako aukerak oraindik bizirik mantentzeko.

Partido oso berdindua izan zen baina 9. minutuan etxeko taldea aurreratu egin zen. Minutu batzuk geroago, Iker Gabarainek berdinketako gola sartu zuen. Atsedenaldira iritsi aurretik,19. minutuan Beñat Ugartemendiak 1-2koa sartu zuen.

Atsedenaldira nahiz eta aurretik iritsi, bagenekin bigarren zatia oso gogorra izango zela eta hainbat gauzatxo argitu ta gero bigarren zatia hasi zen. 25. minutuan, etxeko taldeak berdintzea lortu zuen eta 6 minutu beranduago 31. minutuan aurretik jartzea lortu zuten. Tolosalak ez zituen besoak jeitxi eta atezain-jokalaria atera zuen. 39. minutuan Beñat Ugartemendiak 3-3koa sartu zuen. Talde tolosarrak gehiago nahi zuen baina etxeko taldeak azken segunduetan 2 gol sartzea lortu zuen eta partida 5-3ko emaitzarekin bukatu zen.

Porrot oso gogorra taldearentzat Arrasaten, igoerako amets hori guztiz galduta. Orain geratzen diren jaurdunalditan, Errege Koparako borrokatuko du taldeak. Horretarako hurrengo jaurdunaldia Otxartabe “B” izango du taldeak aurkari bezala. Partida apirilak 25ean arratsaldeko 16:00tan jolastuko da Usabal Kiroldegian.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA