Partidura etxeko taldea lesionaturiko hainbat jokalarirekin iritsi zen, guztira lehen taldeko 8 jokalari eta arrobiko 3 jokalarirekin osatutako konbokatoria izan zen. Partida luzea izango zela eta hasiera erritmoa kontrolatuz hasi zuen etxeko taldeak. Tolosarrak aukerak sortuz hasi ziren, horietako batean lehen gola iritsi zen Unai Alustizari esker 8. minutuan. Aukera gehiago egon ziren, atsedenaldira iristeko minutu baten faltan Beñat Irazustabarrenak bigarren gola lortu zuen. Horrela, lehen zatia 2-0-ekoarekin amaitu zen.
Atsedenaldian, sentsazio onak baieztatu eta berdin jarraitzearen aldeko zuzenketa txiki batzuk egin ostean, bigarren zatia hasi zen. Kanpoko taldeak hasieratik atezain jokalaria atera zuen aukerak sortu ahal izateko. 21. minutuan Iker Lacunzak 3-0-ekoa sartu zuen . Kanpoko taldeak berdin jarraitu zuen eta 22. minutuan aldea murriztu zuen 3-1-ekoa sartuz. Taldeak tinko jarraitzen zuen eta horren islada atezain jokalarian eginiko defentsa izan zen.
Lapurreta batean, berriz ere Iker Lacunzak 4-1-ekoa ezartzea lortu zuen. Ez zen gol gehiagorik egon eta 4-1-eko markagailuarekin iritsi zen partida amaierara.
Aipatzekoa eta txalotzekoa arrobiko hiru jokalarik eginiko debuta. Ederki erantzun zuten beren lehen partiduan lehenengoa taldearekin. Hiru jokalariak Xabier Alustiza, Amets Garmendia eta Julen Perurena izan ziren.
Hurrengo bi asteetan taldeak ez du partidurik jokatuko, apirilak 18-ko asteburuan Tolosarrak Arrasateko Mondrate C.D. taldea izango dute aurkari ligako hogeitabosgarren jardunaldian. Norgehiagoka zaila lidertzan dagoen taldearen aurka, baina dena emango dute partidua aurrera ateratzeko, 3 puntuak etxera ekartzeko eta tartea murrizteko. Partiduaren ordua oraindik ez da ezarria.