Aurkari zuzena izanik eta azken lau partiduetako bolada onari jarraipena emateko asmotan, hasieratik irabazteko gogo handiarekin atera ziren partidura Tolosarrak. Partida erritmo biziz hasi zen bi taldeen aldetik, Tolosako taldeak jokaldi onak eginez eta goran baloiak lapurtuz aukera garbiak eduki zituen baino ez zuten atearen aurrean asmatu. Sentsazio onak alde batera utzita, atzean eginiko bi akatsekin etxeko taldea aurretik jarri zen 2-0 markagailuarekin. Lehen gola 10. minutuan iritsi zen eta bigarrena 13. minutuan. Kolpetik altxa eta 15. minutuan kanpotik eginiko jaurtiketa batean etxeko taldeko jokalari batek baloia bere atera bideratu zuen, 2-1-eko emaitza jarriz. Aukera gehiago egon ziren baina ez zen atearen aurrean asmatzen. Horrela izanik, lehen zatia 2-1-ekoarekin amaitu zen.
Atsedenaldian, hasierako sentsazio onak berreskuratzeko zuzenketa txiki batzuk egin ostean, bigarren zatia hasi zen. Tolosarrak lehen zatian bezelako intentsitatearekin atera ziren eta 23. minutuan 2-2-koa Hodei Urrestik lortu zuen. Taldeak sendo jarraitzen zuen bai atzean eta baita aurrean ere eta horren islada minutu batean sartutako bi golak izan ziren. 33. minutuan Iker Lacunzak lehendabizi eta Iker Gabarainek bigarrenik 2-4-koa markagailura igo zuten. Etxeko taldeak, aukerak sortu ahal izateko atezain jokalaria atera zuen. 37. minutuan 3-4-koa sartu zuten. Kanpoko taldeak sendo eusten zion markagailuan baina zoritxarreko azken 30 segunduak etorri ziren. Beste hainbat partidetan bezela, zorteak lagundu ez eta 29 segundu faltan berdinketako gola sartu zuen etxeko taldeak. Tolosarrakjokaldian ez asmatu eta 4 segundu falta zirenean kanpoko jaurtiketa bati esker etxeko taldeak 5-4-eko markagailua ezartzea lortu zuen. Ez zen gol gehiago sartzeko denborarik egon eta 5-4-ko markagailuarekin iritsi zen partida amaierara.
Izugarrizko partidua egin arren ezin 3 puntuak etxera ekarri. Kolpe gogorra izan zen tolosarrentzat, baina harro egoteko partidua egin zuten.
Hurrengo astean, Tolosarrak Portugaleteko Jarrilleros Elías Visión y Audición taldearen aurka jokatuko dute ligako hogeitahirugarren jardunaldian. Norgehiagoka zaila baina dena emango dute partidua aurrera ateratzeko, 3 puntuak etxean geratzeko eta nahi eta galdu lehengo asteko sentsazio onak baieztatu ahal izateko. Partidua larunbatean arratsaldeko 16:00-etan izango da Usabal kiroldegian.