Azken bi partiduetako bolada onari jarraipena emateko asmotan, hasieratik irabazteko gogo handiarekin atera ziren partidura Tolosarrak. Partida nahi bezala hasi zen Tolosalarentzat. Aukerak edukiz eta horrela estratejiazko jokaldi batean Beñat Irazustabarrenak partiduko lehen gola lortu zuen 2. minutuan. Hori gutxi ez balitz, estratejiazko beste jokaldi batean Beñat Ugartemendiak taldearen bigarren gola sartu zuen 8. minutuan, 0-2-koa markagailuan ezarriz. Kanpoko taldeak partidua kontrolpean zuela ematen zuenean, bi minututan etxeko taldeak markagailuan berdintzea lortu zuen. Lehen gola 19. minutuan iritsi zen eta bigarrena atsedenaldira iritsi baino 30 segundo lehenago. Horrela izanik, lehen zatia 2-2-koarekin
amaitu zen.
Atsedenaldian, hasierako sentsazio onak berreskuratzeko zuzenketa txiki batzuk egin ostean, bigarren zatia hasi zen. Tolosarrak lehen zatian bezelako intentsitatearekin atera ziren eta 27. minutuan 2-3-koa Ketxus Guerrak lortu zuen. 34. minutuan etxeko taldeak berriro ere 3-na berdintzea lortu zuen kontraeraso bat baliatuz. Minutuak aurrera eta talde Tolosarrak asmatzen ez zuela ikusirik, ateazain jokalaria atera zuen aukerak sortu ahal izateko. 30 segundo falta zirenean baloia alderik alde mugitu eta gero bigarren zutoinean Iker Gabarainek bakarrik errematatu eta 3-4-koa markagailura igo zuen. Ez zen gol gehiago sartzeko denborarik egon eta 3-4-ko markagailuarekin iritsi zen partida amaierara.
Hurrengo astean, Tolosarrak Arabako Beti Araba D13 Futsal, C.D. taldearen aurka jokatuko dute ligako hogeitabatgarren jardunaldian. Norgehiagoka zaila baina dena emango dute partidua aurrera ateratzeko, 3 puntuak etxean geratzeko eta lehengo asteko sentsazio onak baieztatu ahal izateko. Partidua larunbatean arratsaldeko 18:15-etan izango da Usabal kiroldegian.