Aspaldiko bolada txarra alde batera uzteko asmotan, hasieratik irabazteko gogo handiarekin atera ziren partidura Tolosarrak. Partida nahi ez bezela hasi zen Tolosalarentzat. Nahiz eta aukerak eduki taldeak ez zuen ate aurrean asmatzen eta etxekoek 2-0 aurreratzea lortu zuten. Lehen gola 4. minutuan iritsi zen eta bigarrena 13. minutuan. Atsedenaldira iristeko 30 segundu falta zirela Beñat Irazustabarrenak eginiko jokaldi eder batean 2-1-ekoa markagailuan ezartzea lortu zuen. Horrela izanik, lehen zatia 2-1-ekoarekin amaitu zen.
Atsedenaldian, sentsazio onak berreskuratzeko zuzenketa txiki batzuk egin ostean, bigarren zatia hasi zen. Tolosarrak lehen zatian baino intentsitate handiagoarekin atera ziren eta hasi eta berehala 24. minutuan kanpoko taldeak partidua berdintzea lortu zuen Xabier Arranzi esker. 27. minutuan 2-3-koa Iker Gabarainek lortu zuen. 30. minutuan Hodei Urrestik 2-4-koa sartu zuen bigarren zatiko sentsazio onak baieztatuz. 31. minutuan etxeko taldeak
tartea murriztea lortu zuen 3-4-koa lortuz baina Tolosalakoak minutu horretan bertan azkar erreakzionatu eta Xabier Arranzi esker 3-5-ekoa sartu zuen. Minutuak aurrera eta etxeko taldeak asmatzen ez zuela ikusirik, ateazain jokalaria atera zuen aukerak sortu ahal izateko. Hiru lapurretetan, lehenik Xabier Arranzek 35. minutuan bere hirugarren gola lortuz eta segidan minutu batean Iker Lopezek beste bi gol sartuz 38. minutuan 3-8-ko emaitza ezartzea lortu zuen.Ez zen gol gehiago sartzeko denborarik egon eta 3-8-ko markagailuarekin iritsi zen partida amaierara.
Hurrengo astean, Tolosarrak Galdakaoko Lagun Onak Gdko Transrapid taldearen aurka jokatuko dute ligako hemeretzigarren jardunaldian. Norgehiagoka zaila baina dena emango dute partidua aurrera ateratzeko, 3 puntuak etxean geratzeko eta lehengo asteko sentsazio onak baieztatu ahal izateko. Partidua larunbatean arratsaldeko 18:00-etan izango da Usabal kiroldegian.