Partida intentsitate handikoa izan zen eta lehenengo zatian ez ziren gauza asko gertatzen ari baino 12. minutuan etxeko taldeak 1-0koa jarri zuen markagailuan. Minutuak pasa eta talde tolosarrak ezin izan zuen markagailua berdindu atsedenadira irtitsi aurretik.
Atsedenaldian hainbat gauza argitu eta zuzendu ondoren bigarren zatia hasi zen. Talde tolosarrak bigarren zatia oso ongi hasi zuen talde bizkaitarrari aukerak sortuz baino berdinketa ez zen iritsi. Bukaerako 6 minutu gelditzen zirelarik tolosarrak atezain jokalaria atera zuen berdinketa lortzeko baina minutuak pasa eta aukerak bai baino berdinketa ez zuten lortu eta 1-0ko markagailuarekin bukatu zen partida.
Partida honekin lehen itzuliari amaiera ematen dio talde tolosarrak. Hurrengo asteburuan bigarren itzuliari hasiera emateko Etxebarriko kiroldegian arratsaldeko 19:45etan jokatuko dute Kukuyagaren aurka.