Aurkari zuzena den talde baten aurkako partidua izanik eta aurreko bi jardunaldietan garaipena lortzea posible izan ez zela jakinik, hasieratik irabazteko gogo eta intentsitate handiarekin atera ziren partidura Tolosarrak. Partida erritmo biziz hasi zen eta 20.
segundorako Iker Gabarainek baloia sareetara bidaltzea lortu zuen. Tolosarrak aukerak sortuz jarraitzen zuten eta horietako batean bigarren gola iritsi zen Iker López de Murillasi esker 8. minutuan. Aukera gehiago egon ziren, tartean Javi Ayerbek geldiketa ederrak egin zituenak, baina bitako inork ez zuen atearen aurrean asmatzen. Lehen zatia 2-0-ekoarekin
amaitu zen.
Atsedenaldian, sentsazio onak baieztatu eta berdin jarraitzearen aldeko zuzenketa txiki batzuk egin ostean, bigarren zatia hasi zen. Tolosarrak lehen zatian bezela atera ziren baina atzean eginiko akats batean 21. minutuan talde antxotarrak 2-1-ekoa ezarri zuen
markagailuan. Burua altxa eta lan berdina egiten jarraitu zuen talde Tolosarrak. 31. minutuan bi gol iritsi ziren etxeko taldearentzat. 3-1-ekoa Beñat Balerdik sartu zuen penaltia ederki jaurtiz eta 4-1-ekoa Iker López de Murillasek sartu zuen. Kanpoko taldeak ateazain jokalaria atera zuen aukerak sortu ahal izateko eta lehenik 32. minutuan eta bigarrenik 36. minutuan gol bana sartuz 4-3 jarri zuten markagailuan. 38. minutuan ondo bukatutako kontraeraso batean Beñat Irazustabarrenak gola sartzea lortu zuen 5-3-koa ezarriz. Azken minutuan jaurtiketa baten ondorioz kanpoko taldeak gola bere atean sartu zuen 6-3-koa izanik. Ez zen gol gehiagorik egon eta 6-3-ko markagailuarekin iritsi zen partida amaierara.
Hurrengo astean, Tolosarrak Gasteizeko Aurrera de Vitoria C.D. “A” taldea izango dute aurkari ligako hamahirugarren jardunaldian. Norgehiagoka zaila aurkari indartsua den talde baten aurka, baina dena emango dute partidua aurrera ateratzeko, 3 puntuak etxera
ekartzeko eta lidergo partekatua mantentzeko. Partidua larunbatean arratsaldeko 17:00-etan izango da Zabalgana kiroldegian.