Partidua hasi eta talde tolosarrak aukerak sortzen hasi zen, horrela, partidaren lehenengo zatia guztiz dominatuz baina ez zen golik izan eta partidua hasi zen bezala atsedenaldira iritsi ginen.
Atsedenaldian hainbat ideia argitu zituen talde tolosarrak eta bigarren zatira partidua etxera eramateko asmoz 25. minutuan Beñat Iraztusatabarrenak 0-1koa jarri zuen. Partiduaren minutuak aurrera joaten zen eta talde tolosarrak aukerak izan zituen markagailuko diferentzia handitzeko baina 38. minutuan atezain-jokalariakin Otxartabek 1-1koa sartzea lortu zuen. Partidako azken jokaldian Tolosalak jaurtiketa bat egin zuen eta atezainak gelditu
ostean markagailuko txirrinak jo zuen eta Beñat Ugartemendiak sartutako gola segundu batengatik ez zuen balio izan eta bukaerako markagailua 1-1koa izan zen.
Talde tolosarrak hurrengo partida Tolosan jokatuko du abenduaren 13an arratsaldeko 16:00etan Pasaiako AF Antxoren aurka. Partidu borrokatua izango du talde tolosarrak baina 3 puntuak oso beharrezkoak ditu talde tolosarrak sailkapeneko gorako postuetan jarraitzeko