Tolosala AFKE Garaje Tolosa 1 - 5 Mondrate

Erabiltzailearen aurpegia TEEP Tolosala 2025eko abenduaren 2a

Pasa den larunbatean 2025/26 denboraldiko 10. jaurdunaldian Tolosalak Mondrate jaso zuen Usabal kiroldegian.

Partidu intetsoa eta zaila espero zun talde tolosarrak eta horrela izan zen. Lehenengo zatian ongi hasi zuen talde tolosarrak aukerak sortuz eta 10. minutuan 1-0 jarriz Iker Lacunzaren bidez. Minutuak aurrera joaten ziren eta Arrasateko taldeak partidua berdintzea lortu zuen 14. minutuan. Emaitza honekin atsedenaldira ailegatu ginen.


Atsedenaldian hainbar ideia eta akats hitz egin ondoren bigarren zatira tolosarrak partiduaren bila atera ziren lehenengo minutuak aukera asko sortuz baina gola sartzea lortu gabe. Honekin Arrasatekoak lapurketa baten ondorioz kontraerasoan 1-2koa sartu zuten 25. minutuan. Hurrengo minutuan 1-3koa. Tolosarrak atezain-jokalaria atera zuen denbora askorekin ea markagailua aldatzen zuten baina beste lapurketa baten ondorioz 1-4koa sartu zuten 32. minutuan. Minutuak aurrera eta tolosarraren indarrak behera joaten ziren arren ez zute amore ematen baino beste lapurketa baten ondorioz amaierako 1-5a sartu zuten Arrasatekoek.


Honekin talde tolosarrak denboraldiko lehen porrota jaso du hau oso gogorra izanik beraientzat baino oraindik sailkapenean lehenengo postua mantenduz. Hurrengo asteburuan talde tolosarrak Bilbora bidaiatuko du Otxarbe-ren aurka jolasteko. Partidua txurdinaga kiroldegian jolastuko da abenduak 7an arratsaldeko 17:15etan.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA