Jarrilleros Elias vision y audicion 5-7 Tolosala AFKE Garaje Tolosa

Erabiltzailearen aurpegia TEEP Tolosala 2025eko azaroaren 19a

Pasa den asteburuan, Tolosako taldeak Portugaletera bidaiatu zuen larunbatean arratsaldeko 18:30-etan Jarrilleros talde bizkaitarra aurkari zutelarik 2025/26 denboraldiko zortzigarren jardunaldian.

Tolosarrak lidergoari eutsi nahirik, hasieratik irabazteko gogo eta intentsitate handiarekin atera ziren partidura. Partida erritmo biziz hasi zen, eta horrela lehen gola iritsi zen Tolosalarentzat. Iker Gabarainek baloia sareetara bidaltzea lortu zuen 1. minutuan. Etxeko taldeak azkar erreakzionatu zuen eta berdinketa 2. minutuan iritsi zen. 3. minutuan Iker Lopezek 1-2-koa jarri zuen markagailuan. Berriz ere berdinketa segituan iritsi zen 4. minutuan. 7. minutuan Iker Lacunzak 2-3-koa ezarri zuen markagailuan. Etxekoak hirugarren aldiz neurketa berdintzea lortu zuten 11. minutuan. Ezertarako denborarik gabe minutu horretan bertan Tolosarren bi gol iritsi ziren, Iker Lakunza eta Iker Gabarainen eskutik. Atsedenaldira iritsi baino lehen etxeko taldeak beste bi gol sartu zituen, partidua laugarren aldiz berdinduz. 14. eta 17. minutuetan. Lehen zatia 5-5-koarekin amaitu zen. Atsedenaldian lehen zatiko eromena sahiesteko eta behin aurretik jarrita berriro ere ez berdintzeko egindako zuzenketak eta gero, bigarren zatia hasi zen. Tolosarrak lehen zatian bezela atera ziren defentsan sendoago izanez eta 29. minutuan Iker Lopezek 5-6-koa ezarri zuen markagailuan. Etxeko taldeak ateazain jokalaria atera zuen aukerak sortu ahal izateko baina ez zuen golik lortu eta lapurreta batean 39. minutuan Beñat Irazustabarrenak, 5-7-koa jarri zuten markagailuan. Ez zen gol gehiagorik egon eta 5-7-ko markagailuarekin iritsi zen partida amaierara.


Hurrengo astean, Tolosarrak Bizkaiako UFS Usansolo taldea izango dute aurkari ligako bederatzigarren jardunaldian. Norgehiagoka zaila ezohikoa den egun eta orduan jolastuko baita etxeko taldeari esker, baina tolosarrek dena emango dute partidua aurrera ateratzeko, 3 puntuak eskuratu eta lidergoa mantentzeko. Partidua igandean goizeko 10:30-etan izango da Usansoloko Unkina kiroldegian.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA