Tolosala AFKE Garaje Tolosa 5-2 Eskoriatza

Erabiltzailearen aurpegia TEEP Tolosala 2025eko azaroaren 12a

Asteburu honetan Tolosalak Eskoriatza zuen aurkari ligako 7. jaurdunaldian. Partido intentsua espero zuen talde tolosarrak eta partidua horrelakoa izan zen.

Partidua esan bezela intentsitate handikoa izan zen. Hasieran bi taldeak beldurtutak atera ziren partida hau galtzeko beldurrez. Honi esker, 10. minutuak Iker Lopezek markagailua irekitzea lortu zuen korner baten ostean. Honekin talde tolosarrak indarrak hartu eta jokaldi arriskutsuak sortzen hasi zen baina 13. minutuan Eskoriatzak 1-1koa jarri zuen markagailuan eta emaitza honekin atsedenaldira iritsi ginen.


Atsedenaldian gauza batzuk argitu eta hitz eginez bigarren zatiari hasiera eman zioten bi taldeek. Bigarren zatiko hasierako minutuetan Eskoriatzak 1-2koa sartu zuen. Talde tolosarrak bazekien partidaren zailtasuna zein izango zen eta honeri aurre eginez Xabier Arranz-ek penalti bat probokatu zuen eta Beñat Balerdik jaurti ondoren 2-2koa jarrri zuten tolosarrek 32. minutuan. Berdinketa lortu ostean, talde tolosarra gailendu egin zen eta 34. minutuan Xabier Arranz-ek 3-2koa sartu zuten. Eskoriatzak atezain-jokalaria atera zuen eta lapurketa baten ostean Iker Lacunzak 4-2koa sartu zuen 39. minutuan. Hurrengo jokaldian Iker Lopezek berriz baloia lapurtu eta bere 2en gola sartzea lortu zuen amaierako 5-2a jarriz markagailuan.


3 puntu oso garrantzitsu talde tolosarrarentzat sailkapeneko lehen postuan jarraitzeko. Tolosarrek izango duten hurrengo erronka Jarrilleros taldea izango da. Partida hau Portugaleteko Zubi Alde kiroldegian larunbara azaroak 15ean arratsaldeko 18:30tan.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA