Aurkari zuzenak beren partiduetan huts egin zutela eta irabazi ezkero lidergoan jarriko zirela jakinik, hasieratik irabazteko gogo eta intentsitate handiarekin atera ziren partidura Tolosarrak. Partida erritmo biziz hasi zen etxeko taldeari izugarrizko presioa ezarriz, kanpoko taldeak aukera argiak sortuz eta baloia ondo mugituz lehen gola iritsi zen Tolosalarentzat. Urko Lasak baloia sareetara bidaltzea lortu zuen 2. minutuan. Tolosarrak aukerak sortuz jarraitzen zuten eta horietako batean bigarren gola iritsi zen Unai Alustizari esker 6. minutuan. Hirugarren eta laugarren golak hortik gutxira iritsi ziren Hodei Urrestiren
eskutik, 7. eta 8. minutuan. 9. minutuan Beñat Ugartemendiaren gola iritsi zen lapurreta baten ostean. Taldeak partidan zehar eduki zuen akats bakarrenetako batean talde gasteiztarrak beraien lehen gola sartzea lortu zuen. Atsedenaldira iritsi baino lehen beste bi gol sartu zituen talde tolosarrak, Beñat Irazustabarrenak 14. minutuan eta atezainak bere atean 19. minutuan. Lehen zatia 1-7-koarekin amaitu zen.
Atsedenaldian sentsazio onak baieztatu eta berdin jarraitzearen aldeko zuzenketa txiki batzuk egin ostean, bigarren zatia hasi zen. Tolosarrak lehen zatian bezela atera ziren eta 25. minutuan Iker Gabarainek 1-8-koa ezarri zuen markagailuan. Etxeko taldeak ateazain jokalaria atera zuen aukerak sortu ahal izateko baina bi lapurreta egin ostean, lehenik 33. minutuan Xabier Arranzek eta bigarrenik 36. minutuan Beñat Zinkunegik, 1-10-ekoa jarri zuten markagailuan. Etxekoen bigarren gola azken minutuan iritsi zen. Ez zen gol gehiagorik egon eta 2-10-eko markagailuarekin iritsi zen partida amaierara.
Hurrengo astean, Tolosarrak Gipuzkoako Eskoriatza K.E. taldea izango dute aurkari ligako zazpigarren jardunaldian. Norgehiagoka zaila aurkari zuzena den talde baten aurka, baina dena emango dute partidua aurrera ateratzeko, 3 puntuak etxean geratzeko eta lidergoa mantentzeko. Partidua larunbatean arratsaldeko 16:00-etan izango da Usabal kiroldegian.