Tolosala AFKE Garaje Tolosa 4 - 1 Montearatz Aguraingo

Erabiltzailearen aurpegia TEEP Tolosala 2025ko urr. 27a, 19:02

Pasa den larunbatean, 2025/26 denboraldiko 5. jaurdunaldian, talde Tolosalak Aguraingo Oriamendi talde arabarra izan zuten aurkari.

Partido honetara tolosarrak gogotsu eta dinamika oso onarekin iritsi ziren. Aurretik 3 garaipen eta berdinketa baten ostean etxean 3 puntuak lortzea nahitazkoa zela bazekiten.Honekin partida oso berdinduta hasi zen bi taldeentzat. 9. minutuan Iker Lacunzak tolosarrak aurreratu zituen markagailuan eta minutuak aurrera joan hala partidua gogortzen joan zen ere bai. Lehenengo zatian aukera batzuk izan ostean, tolosarrek ez zuten bigarren gola lortu eta atsedenaldira iristeko 40 segundu falta zirelarik kontran penalti bat izan zuten. Hau dela eta, Javier Ayerbek penalti gelditu eta atsedenaldira talde tolosarra 1-0ko markagailuarekin joatea lortu zuen.


Atsedenaldian lehenengo zatian egindako gauzak aipatu eta zuzendu ostean bigarren zatira atera zen talde tolosarra markagailu hau haunditu nahian. Honekin 22. minutuan, berriz Iker Lacunzak 2-0koa jarri zuen. Minutuak aurrera eta aukerak izan zituen talde tolosarrak diferentzia handitzeko. 33. minutuan arte Xabier Arranz-ek 3-0koa jarri. Partida amaiera heltzen zen eta talde arabarrak ez zuen bukaera arte amore eman eta 36. minutuak 3-1koa sartu zuten. Atezain-jokalaria atera zuten eta talde tolosarrako Beñat Irazustabarrenak 4-1koa jarri zuen 39. minutuan partidoa bertan utziz.

Garaipen honekin talde tolosarrak jarraiako 3en garaipena lortu du eta hurrengo asteburuan Gasteizera bidaiatuko duten 6. jaurdunaldian Beti Araba taldearen aurka jolasteko. Partida azaroak 1 arratsaldeko 18:00tan izango da Abetxuko kiroldegian.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA