Lagun Onak GDko Transrapid 1-6 Tolosala AFKE Garaje Tolosa

Erabiltzailearen aurpegia TEEP Tolosala 2025ko urr. 22a, 08:21

Pasa den asteburuan, Tolosako taldeak Galdakaora bidaiatu zuen igandean arratsaldeko 18:00-etan Lagun Onak Gdko Transrapid talde bizkaitarra aurkari zutelarik 2025/26 denboraldiko laugarren  jardunaldian. 

Egun eta ordutegi ez ohikoa izanik, hasieratik irabazteko gogo eta intentsitate handiarekin atera ziren partidura Tolosarrak. Partida erritmo biziz hasi zen bi taldeentzat, kanpoko taldeak aukera argiak sortuz eta baloia ondo mugituz lehen gola iritsi zen Tolosalarentzat.  Estratejiazko jokaldi batean Beñat Irazustabarrenak jaurtiketa egin eta baloia sareetara bidaltzea lortu zuen 4. minutuan.  Minutuak aurrera zihoazten, Tolosarrak aukerak sortuz jarraitzen zuten eta horietako batean bigarren gola iritsi zen Álvaro Alonsori esker 16. minutuan. Hirugarren gola hortik gutxira iritsi zen Xabier Arranzen eskutik, 19. minutuan. Lehen zatia 0-3-koarekin amaitu zen. 


Atsedenaldian sentsazio onak baieztatu eta berdin jarraitzearen aldeko zuzenketa txiki batzuk egin ostean, bigarren zatia hasi zen. Tolosarrak lehen zatian bezela atera ziren eta 31. minutuan Beñat Ugartemendiak 0-4-ekoa ezarri zuen markagailuan. Etxeko taldeak ateazain jokalaria atera zuen aukerak sortu ahal izateko baina bi lapurreta egin ostean lehenik 35. minutuan Iker Gabarainek eta bigarrenik 36. minutuan Beñat Irazustabarrenak 0-6-ekoa jarri zuten markagailuan. Etxekoen ohorezko gola 37. minutuan iritsi zen. Ez zen gol gehiagorik egon eta 1-6-eko markagailuarekin iritsi zen partida amaierara. 

Hurrengo astean, Tolosarrak Arabako Montearatz Aguraingo Oriamendi LKFE taldea izango dute aurkari ligako bosgarren jardunaldian. Norgehiagoka zaila igoberria den talde baten aurka, baina dena emango dute partidua aurrera ateratzeko eta 3 puntuak etxean geratzeko. Partidua larunbatean arratsaldeko 18:00-tan izango da Usabal kiroldegian.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA