Tolosala AFKE Garaje Tolosa 8 - 3 Oiartzun

Erabiltzailearen aurpegia TEEP Tolosala 2025ko urr. 16a, 09:49

Pasa den asteburuan tolosarrak 3. jaurdunaldian Oiartzun jaso zuten etxean. Aurreko asteburuko berdinketaren ostean talde tolosarrak 3 puntuak gehitzeko irrikitan zegoen jarduera honetan.

Partidua bikain hasi zen tolosarrentzat 5. minutuan Beñat Irazustabarrenak 1-0 sartuz. 3 minutu beranduago, 8. minutuan Xabier Arranzek sartu zuen 2-0koa. Jarraian, 10. minutuan aldek falta baten jokaldian bitartez 3-0ko sartu zuen Iker Lacunzak. Hurrengo minutuetan tolosarrak beraien lana egiten jarraitu zuten baina 18. minutuan talde oiartzuarrak 3-1koa jartzea lortu zuten. Hau dela eta, tolosarrak aukerak sortzen jarraitzen zuten eta 18. minutuan ere bai Beñat Ugartemendiak 4-1koa sartzea lortu zuen eta markagailu honekin atsedenaldira ailegatu ginen.

Atsedenaldian hainbat puntu argitu ondoren bigarren zatia hasi zen eta 32. minutuan berriz Xabier Arranzek 5-1ekoa sartu zuen. Oiartzunek atezain-jokalaria atera zuen eta lapurketa bikain baten ondorioz Iker Gabarainek 6-1koa jarri zuen 38. minutuan. Oiartzuarrek oraindik ez zuten amore eman eta 39. minutuan atezain-jokalariakin bi gol jarraian sartzea lortu zuen 6-3koa jarriz. Minutu honetan berriz tolosarrak atezain-jokalaria berriz ondo defendatuz 7-3koa jarri zuen Beñat Ugartemendiak eta jarraian 39. minutuan berriz Beñat Ugartemendiak 8-3koa jarri zuen.

Partidu bikaina izan zen tolosarrentzat eta garaipen honek konfidantza asko ematen dio taldeari. Hurrengo asteburuan, 4. jaurdunaldian Galdakaora joango dira jolastera. Igandea urriak 19 izango da arratsaldeko 18:00tan.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA