Tolosa CF Eskubaloitik, jakinarazten dugu BPXeko langileen greba dela eta Usabal udal kiroldegira sartzeko eragozpenk izanik, ekainean zehar 50. Urteurrena ospatzeko aurreikusita genituen ekitaldiak bertan behera uztera behartuta ikusi garela.
Jarduera guzti hauek aldez aurretik eta klubeko arduradun zein laguntzaileen esfortzu hanadiz antolatuta zeuden, Gipuzkoa mailako eskubaloia, berdintasuna eta gaztetenen arteko kirola sustatzeko helburu nagusiarekin.
Egoera hau dela eta, eta klubaren borondatearen aurka, ondorengo jarduerak bertan behera utzi ditugu:
• Ekainak 3: “EMAKUMEA ETA ESKUBALOIA”:
- Kadete nesken mailako 12 talderen arteko txapelketa azkarra jokatzeko jardunaldia.
- “ZURE TALDEKOAK GARA” informazio-hitzaldia, Eusko Jaurlaritzaren eskutk.
- 150 nesken lagun arteko bazkaria, gonbidatutako jokalarientzat.
- Senior nesken arteko torneoa.
- Senior nesken Gipuzkoako Kopako finala.
• Ekainak 17: Infantil mailako San Juan torneoa: (SAN JUAN programaren barne)
Pandemia urteen ostean eta honek ekarritako eraginengandik berreskuratzen hasita, eragin bereziki larriak izanik maila gazteenetan eta eskola-kirolean, aurten San Joanetako Infantilen torneoa berreskuratu nahi genuen, ondorengo kluben partehartzearekin:
- Huarte Leizaran Bera Bera
- Urola Tolosa CF Bidasoa
• Ekainak 25: Nazioarteko Junior aurrez aurrekoa: EUSKADI – FINLANDIA. (SAN JUAN programaren barne).