Larunbatean jokatu zuen Tolosa CFko emakumezkoen talde nagusiak ligako azken jardunaldia. Talde urdinak Añorga hartu zuen Usabalen, lehia banako emaitzarekin bukatu zen. Kanpoko taldea aurreratu zen markagailuan, Ainhoa Bengoetxeak sartu zuen gola 69. minutuan. Tolosak, aurrera egin eta handik 9 minutura iritsi zen banakoa, Izaro Allende izan zen golegilea.
Honela, Tolosak denboraldi bikaina osatu du, azken aurreko jardunaldira bitartean liga irabazteko aukera izan du. Azkenean, meritu handia duen, hirugarren postuan bukatu du 25-26 denboraldia.