Tolosa CFko gizonezkoen talde nagusiak geraezin jarraitzen du, aste honetan jokatutako partidarekin 12 daramatza jarraian galdu gabe, bigarren itzulian jokatutako guztiak. Asteazkenean Orioko taldeak etorri zen Berazubira, bi taldeek aukerak izan zituzten arren, etxekoenak izan ziren argienak. Hori bai, golik sartu ezean ezin da partidarik irabazi, hasi bezala bukatu zen lehia.
29. jardunaldi jokatu ondoren, Tolosa sailkapenaren bosgarren postuan dago, 47 puntu dauzka. Aurretik duen Zumaiakok bi gehiago ditu eta atzetik duen Mondragonek, tolosarrek moduan, 47. Talde urdinak, hurrengo partida Mutrikuren zelaian jokatuko du.
Bideoan partidako aukerarik onenak.