TolosaCFk, Anaitasunari ere irabazi egin dio

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Futbola 2026ko martxoaren 30a

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako 28. jardunaldiari zegokion partida joakatu zuen larunbatean Tolosak Azkoitian, 1-2koa izan zen emaitza. 

Tolosa CFko gizonezkoen lehen taldeak bolada onari eusten dio, sailkapenaren goiko aldean dagoen Anaitasuna garaitu du oraingoan. Partidako 44. minutuen korner bat buruz ederki errematatuta aurreratu da talde urdina, Alain Insausti izan da golegilea. Bigarren zatia hasi eta 10 minutura iritsi da 0-2koa, Danel Irasuztabarrenak Anaitasuanko atezainaren despistea ederki baliatu du. Azkoitiarrek 80. minutuan gola lortu badute ere, talde urdinak eutsi dio emaitzari, 1-2koarekin bukatu da partida. 

Tolosa sailkapenaren bosgarren tokian dago orain, 45 puntu ditu. Asteazkenean Zumaiakoren aurka atzeratuta daukan partida jokatuko du Berazubin. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA