Ametsak bizirik darrai

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Futbola 2026ko martxoaren 24a

Hirugarren Federazio Mailan hiru jardunaldiren falta diren honetan Tolosak hirugarren postuan jarraitzen du, Arratiak eta Athletic-ek baino puntu bat gutxiago dauka talde urdinak. 

Larunbatean Tolosak, Deportivo Alaves B taldea hartu zuen Usabalen. Izaro Allendek eta Lore Etxaburuak lehen zatian sartutako golekin lehia irabaztea lortu zuen talde urdinak. 

Igoera fasea jokatzeko aukera emango duen lehen postua puntu bakarrera dute tolosarrek. Hurrengo bi asteburuetan atseden hartuko du taldeak, Bilbao Artizarrak izango da apirilaren 11n jokatuko duten partidako aurkaria. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA