Bigarren itzulian galdu gabe jarraitzen du Tolosa CFk

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Futbola 2026ko martxoaren 24a

Igandean 2-0eko emaitzarekin irabazi zion Tolosak Amaikak Bati. 

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako 27. jardunaldiari zegokion lehian hiru puntuak lortu ditu Tolosak. Xanet Zufiriak aurreratu zuen talde urdina partidako 41. minutuan eta bigarren zatiko 11. minutuan etorri zen lasaitasunaren gola, Danel Barriola izan zen kasu honetan golegilea. 

27. jardunaldia jokatu ondoren, Tolosa sailkapenaren zortzigarren postuan dago, 42 puntu ditu. Bigarren itzuli bikaina ari da osatzen taldea, azken bederatzi partidatatik sei irabazi egin ditu eta beste hirurak berdindu. Asteburuan Anaitasunaren zelaian jokatuko du taldeak. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA