Tolosa CFko gizonezkoen talde nagusiak 0-1 irabazi du Bergararen kontrako partida. Lehiako 83. minutuan Aitor Martixak sartutako gola nahikoa izan da talde urdinaren bolada onak jarraipena izan dezan. Tolosako taldeak azken lau partidatan zortzi puntu lortu ditu. Sailkapenean bederatzigarren postuan dago taldea, 29 puntu ditu.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.