Tolosa CFren eta Zumaiaren artekoa atzeratuta

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Futbola 2026ko otsailaren 18a

Larunbat arratsaldean Berazubi futbol zelaian jokatzekoa zen Ohorezko Erregional Mailako Tolosa CF eta Zumaiako FT taldeen arteko partida atzeratu egin behar izan zuten. 

Ostiralean eta larunbatean  egindako eurite gogorrek  zelaian putzuak sortu zituen eta horrek ez zuen partida baldintza egokietan jokatzeko aukerarik uzten. Epaileak eta bi taldeetako ordezkariek adostu zuten lehia bertan behera uztea. 21. jardunaldiari dagokion partida hau noiz jokatuko den, erabaki gabe dago oraindik. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA