Mariño Real Union 1-3 Tolosa CF

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Futbola 2026ko otsailaren 9a

Hirugarren Federazio Mailako 16. jardunaldiari dagokion lehian, Tolosa CFk Mariño Real Unionen zelaian jokatu du.

 

 

Lehen zatiko 18. minutuan etxekoak aurreratu ziren markagailuan, Naroa Zubiaurrek faltaz sartu zuen gola (17´). Berdinketa segituan iritsi zen,  Amaiur Abregok sartu zuen tolosarren gola 18.  minutuan. Lehia berdinketarekin iritsi zen atsedenaldira. Bigarren zatian, Sara Amatriak aurreratu zuen talde urdina markagailuan  (62´) eta lasaitasuna ekarri zuen 1-3koa Izaro Allendek (82´) lortu zuen.

Asteburuan lortutako hiru puntuekin, 30 ditu orain Tolosak sailkapenean, Arratia liderrak sei puntu gehiago ditu eta Athletic Club "C"-k  bost gehiago. 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA