Larunbat arratsaldean Berazubin jokatutako partida aurkari zuzenen artekoa zen. Urkik, Tolosak baino bi puntu gehiago zituan sailkapenean. Lehen zatian kanpoko taldea aurreratu zen, 0-1ekoa Aner Zubizarretak sartu zuen lehiako 14. minutuan. Tolosak, bigarren zatiaren hasieran lortu zuen banakoa sartzea, Danel Barriola izan zen golegilea. Partida bukatu bitartean, talde urdinak bigarren gola sartzeko aukerak izan zituen, Iñigo Azurzak penalti jaurtiketan ez zuen zorterik izan, azkenean berdinketarekin konformatu behar izan zuten tolosarrek.
Ligako 18 jardunaldi jokatu ondoren Tolosa sailkapeneko 11. postuan dago, 22 puntu dauzka. Asteburuan, sailkapenean bi puntu gutxiago dituen Urolaren zelaian jokatuko du.