Aitor Agirrek aurreratu du etxeko taldea 40. minutuan. Bigarren zatiko 9.ean iritsi da 2-0ekoa, kasu honetan Danel Barriola izan da golegilea. Garaipen honekin Tolosak 19 puntu pilatu ditu saikapenean, 9. postuan dago.
Urtea bukatu aurretik, beste bi partida jokatu beharko ditu talde urdinak. Asteburuan, Beti Gazteren zelaian lehenengoa eta abenduaren 20 edo 21ean, Elgoibarren aurka Berazubin bigarrena.