Bolada onak ez du etenik

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa CF Futbola 2025eko azaroaren 11

3. Federazio Mailako zazpigarren jardunaldiko lehian garaipena lortu du Tolosa CFK, 2-0eko emaitzarekin nagusitu da Elorrio CDren aurka. 

Partidaren hasieran bideratu du lehia talde urdinak, hirugarren minutuan iritsi da 1-0ekoa. Atsedenaldira abantaila horrekin iritsi ondoren, bigarren zatiaren erdialdera lortu du talde urdinak lasaitasuna eman dion 2-0koa. 

Lortutako hiru puntuekin sailkapenaren gorengo postuan dago Tolosa, 16 puntu dauzka. Nabarmentzekoa da, taldeak azken bost partidak jarraian irabazi egin dituela.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA