Ohorezko Erregional Mailako zazpigarren jardunaldiko lehia, Tolosa CFk, Euskalduna Andoaindarraren aurka jokatu du Berazubin. Partida hasi bezala bukatu da, husnako berdinketarekin.
Zazpi partida jokatu ondoren, talde urdina sailkapeneko hirugarren postuan dago, 13 puntu dauzka; lau partida irabazi ditu, bat berdindu eta bi galdu. Asteburuan Mondragonen aurka jokatuko dute tolosarrek.