Hirugarren Federazio Mailako taldeak larunbatean Oiartzunen aurka jokatutako partida 4-0eko emaitzarekin irabazi zuen. Irene, Garazi, E. Itxaso eta Kattalin izan ziren golegileak.
Hirugarren jardunaldian lortu du Tolosak denboraldiko lehenengo garaipena, aurreko astean Athletic Club C-ren aurka 5-1 galdu zuen eta lehen jardunaldian, banakoarekin bukatu zen Arratiaren aurka jokatutako partida. Pilatutako lau puntuekin, sailkapeneko seigarren postuan dago talde urdina.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.