Hiru partida falta zaizkie lehenengo zatia amaitzeko eta taldearen gogoa eta konpromezua nabaria da. Nahiz eta emaitzak ez izan gustukoenak, lehiatzen eta disfrutatzen ari direla ikusten da. Entrenamenduetan egindako lana baliogarria izaten ari dela erakusten dute, partidaz partida saskibaloi hobea jolastuz.
Orain, geratzen diren partiduetaz ikasi eta hurrengo faserako hobeto prestatzea dute helburu. Asteburu honetan partida gogor bat dute etxean, Bergarako taldearen aurka, hala ere, prest daude partida konpetitzeko eta aurkariari gauzak zailak jartzeko.
Aupa neskak, jarraitu disfrutatzen kirol honetaz!!
1,2,3... TAKE!!πππͺπͺ
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.