2 hilabete pasa dira orduztik eta denborarekin gazteek berez duten erritmoa berreskuratuta, baraien maila erakusten hasi dira pixkanaka, bai entrenamendu zein partidetan.
Ligaxka honetako lehen 7 partiduak jokatuta, 2-5eko balantzearekin ekin zion taldeak ligaxkako bigarren erdiari. Asteburu honetan Usabal kiroldegian jokatutako norgehiagokan, garaipen garrantzitsua lortu zuten mutilek Atletico SS talde donostiarraren aurka. Partida irabazteaz gain aberagea etxean geratzea ere lortu zuten, aurrera begira garrantzitsua izan daitekeela jakin baitakite. Hortaz azken bi partidak irabazita, taldea lan ona egiten ari denaren seinale da eta gogotsu ikusten zaie orain arteko emaitzak hobetzeko.
Kantxa barnean dauden denbora aprobetxatzen jarraitu beharra dute orain mutilek, bai beraien bai eta senior mailetara laguntzera igotzen diren entrenamenduetan. Taldeko 12 jokalarien eta laguntzera etortzen diren kadeteen esfortzuarekin saskibaloi maila igotzen saiatu eta kirol paregabe honetaz disfrutatzen jarraitzeko momentua dute Inoxcra Take-ko gazteek.
1,2,3.....TAKE!💪🏼💪🏼🏀🏀💙