Izarne Sarasola izango da Matxen Harrobitik saioko gaurko elkarrizketatua

Erabiltzailearen aurpegia Matx

Izarne Sarasola futbolari ibartarra Harrobitik elkarrizketa saioan izango da gaur 21:30etik aurrea. Aratz Losadak, Matxeko eduki arduradunak,  elkarrizketatuko du kirolaria. Realeko jokalariaren egunerokoa eta bere kirol ibilbidea izango dira hizketagaiak. Zuzeneko elkarrizketa Matxen Instagram kontuan izango da ikusgai. 

Egosten ari den tokian tokiko kirol komunitate digital berria da Matx. Kirola dinamizatuko duen proiektua da, eta eduki freskoa eskainiz gertuko kirolarien nahiz kirol taldeen lana jarriko du balioan.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA