2025ean, Irurako zaintza-errealitatea aztertu zen, herriko beharrak eta erronkak identifikatzeko, eta 2025-2029 Ekintza Plana osatu zen. Hortik abiatuta, Irura Zainduz prozesua jarri zen martxan, herriko zaintza-sistema elkarlanean lantzeko. Prozesu horretan, herritarrak, zaintzaileak, elkarteak, zerbitzuetako ordezkariak eta Udala elkartu dira, plana elkarrekin lantzeko eta lehentasunak zehazteko.
Prozesu horren barruan, 2026-2027rako lau lan-ildo lehenetsi dira:
- Zaintzaren inguruko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa.
- Autozaintza edo norberaren zaintza.
- Zaintzaileak zaintzea.
- Zaintzaren sare komunitarioa indartzea.
Topaketaren helburua lan-ildo horiek Iruran nola garatu hausnartzea izango da. Horretarako, inguruko herrietako esperientziak eta testigantzak ezagutuko dira, eta herrian zer egin daitekeen elkarrekin aztertuko da.
Topaketan kafea eta pastak izango dira, eta haurren zaintza zerbitzua ere eskainiko da. Zerbitzu hori erabili nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, honako esteka honetan: https://forms.gle/FgVjc5BTYZhyXDbW6
Herritar guztiak daude topaketan parte hartzera gonbidatuta, Irura guztion artean zaintzen jarraitzeko.
Bideoa: https://www.instagram.com/reel/DegwFoeK3Z-/?srtk=MXczbDRqOXRmOTdlcQ==