Maiatzaren 9ko manifestaziora joateko autobusa Tolosaldetik

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkartea 2026ko apirilaren 30a

Galtzaundik autobusa antolatu du ELALAB eta Steilas sindikatuek ‘euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidearen alde’ lelopean deitu duten manifestaziora joateko. 

Hitzordua maiatzaren 9an da Bilbon eta autobuserako izen-ematea zabalik dago jada. Autobusa Tolosatik irtengo da 15:30ean eta itzulera manifestazioa amaitu ondoren izango da. Izen ematea irekita dago maiatzaren 6a, asteazkena, bitarte. Autobusean joateak 15 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 13 euro). Izena emateko deitu 943 655 004 zenbakira edo etorri Galtzaundira (Plaza Berria 1).

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA