Ikusi Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketako lan irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi Tolosaldeko Euskaltzaleen Elkartea 2025eko abenduaren 11

Galtzaundi Euskara Taldeak Ibarrako Udalarekin elkarlanean antolatzen du Ibarra-Galtzakomik komiki lehiaketa. Aurtengoa lehiaketaren 18. edizioa izan da eta 277 komiki jaso dira Euskal Herriko hamaika txokotatik. Aurten gainera 17 urtetik gorako kategorian inoiz baino komiki gehiago jaso ditugu. Epaimahaia Maite Caballero ilustratzaileak, Yurre Ugarte idazleak eta Joseba Larretxe (Josevisky) arkitekto eta komikigileak osatu dute, eta jasotako lan guztiak aztertu ondoren, jarraian aurtengo saridunak. Sari banaketa Ibarrako kultur etxean egingo da ostiral honetan, 19.00etan.

9 URTERA ARTE

1. SARIA: ‘Arranoaren begirada’ Gari Azpeitia Casi.

Saria: Opari txekea (Elkar) + komiki bilduma (Erein).

2. SARIA : ‘Munstro arraroa’ Vera Sanchez.

Saria: Komiki bilduma + Ibarrako merkatarien oparia.

IBARRAKO ONENA: ‘Egia bihurtu zen ametsa’ Maren Arsuaga Corres.

Saria: Komiki bilduma + Babel marrazketarako materiala.

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez.

10-12 URTE BITARTE

AIPAMENA: ‘Ikuspegi desberdinak’ Luka Diez Corres.

Saria: Tamayo marrazketarako materiala + komiki bilduma (Erein).

IBARRAKO ONENA: ‘Inpernuaren iraungitzea’ Alex Lopez eta Ekhiotz Davila.

Saria: Ibarrako merkatarien oparia + komiki bilduma.

AIPAMENA: ‘Palestina’ Aiora Nogales eta Araitz Olariaga.

Saria: Komiki bilduma + Babel marrazketarako materiala.

*Saridun guztiak Xabiroi aldizkarira harpidetuko dira urtebetez.

13-16 URTE BITARTE

1. SARIA: ‘Hitzordu garrantzitsua’ Izei Gallastegi Molero.

Saria: 200€ + komiki bilduma.

2. SARIA: ‘Antsietatea’ Eider Cajo eta Tatiana Castro.

Saria: 100€ + Merkatarien opari txekea + komiki bilduma.

IBARRAKO ONENA: ‘Liburua’ Nahia Garmendia.

Saria: Komiki bilduma.

AIPAMENA: ‘Belaunaldi arteko sororitatea’ Uxue Mayoz Mujika eta Laida Larrarte Obineta.

Saria: Komiki bilduma.

17 URTETIK GORA

1. SARIA: ‘Erresilientzia’ Jabi Isasi Flores.

Saria: 700€ + Karlatz garagardotegian bi lagunentzako afaria.

2. SARIA: ‘Gaueko ilunean’ Izarne Zelaia Arratibel.

Saria: 150€ + Eguzki Lore tabernan bi lagunentzako afaria.

2. SARIA: ‘Ez al dira gauza bera?’ Saioa Maritorena Etxeberria.

Saria: 150€ + Eguzki Lore tabernan bi lagunentzako afaria.

Mahala baserriko produktuez osatutako bi saskien irabazleak: Ibon gonzalez Arribas eta Arhane Txapartegi Ugartemendia.

Danonartean argitaletxearekin komikia argitaratzeko aukera: Sari banaketaren egunean jakingo da irabazlea.

Galtzakomik lehiaketa aurrera eramatea ezinezkoa litzateke babesle hauen laguntzarik gabe: Xabiroi aldizkaria, Mahala, Tamayo denda, Ibarrako merkatarien elkartea, Karlatz garagardotegia, Eguzkilore taberna, Babel liburu denda, Danon artean denda, Erein argitaletxea eta Elkar denda. Eskerrik asko!

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA