Bilbora autobusean joateko aukera Tolosaldetik

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi Euskara Taldea 2025eko abenduaren 10a

Abenduaren 27an milaka euskaltzale batuko ditu Kontseiluak euskararen etorkizunaren aldeko ekitaldian,

Bilbon. 17:00etan izango da ekitaldia Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arena kirolgunean eta bi orduko iraupena izango du. «Euskaraz bizitzeko Pizkundea» lelopean antolatu den ekitaldian kulturarekin, musikarekin eta sorkuntza artistikoarekin lotutako hainbat profesionalek parte hartuko dute. Besteak beste, Amets Aranguren, Anari, Beñat Goitia «Benizze», Gontzal Mendibil, Gorka Urbizu, Joseba Tapia, Julen Goldarazena «Flako Fonki», Maia Iribarne eta Miren Narbaiza musikariak; Edurne Azkarate, Itziar Ituño, Miren Gaztañaga eta Ramon Agirre aktoreak; Ane Labaka eta Sustrai  Colina bertsolariaketa kulturgile gehiago ere igoko dira oholtzara. Ekitaldira joateko beharrezkoa da aurretik sarrera erostea online helbide honetan.

EROSI EKITALDIKO SARRERA

Galtzaundi Euskaltzaleen Elkarteak autobusak antolatu ditu Tolosaldetik ekitaldira joateko. Autobusean joateko izena online, WhatsAppez, emailez, telefonoz edo presentzialki emateko aukera egongo da. Autobusak 14:30 eta 15:00 artean irtengo dira eta ekitaldia amaitutakoan bueltatuko dira. Izena emateko azken eguna abenduaren 22a izango da. Autobusak herri hauetatik irtengo dira: Amasa-Villabona, Irura, Anoeta, Tolosa, Alegia eta Ikaztegieta.

 ERRESERBATU AUTOBUSEKO LEKUA

Prezioa: 10 euro (egunean bertan autobusean ordainduko da).
Joaneko ordutegia: 14:30-15:00 bitartean (herriaren arabera).
Bueltako ordutegia: ekitaldia amaitutakoan.
Izena emateko azken eguna: abenduak 22.

Non hartu ditzaket autobusak Tolosaldean?

Nola erreserbatu dezakegu lekua Tolosaldeko autobusean?

 Online: hemen.

 Telefonoz: 943 655 004

 WhatsApp-ez: 688 738 418

 Email-ez: galtzaundi@galtzaundi.eus

 Presentzialki: Galtzaundiren egoitza (Plaza Berria 1, Tolosa).

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA