Errigora Ikastolen Elkartearekin, AEKrekin eta Sortzenekin elkarlanean egiten da, beraz kanpainak uzten duen diru-ekarpenaren zati handiena hegoaldeko ikastolei, AEK-ren euskaltegiei eta zonaldean sare publikoan D eredua indartzeko Sortzenen dinamikei bideratuko zaie. Horrez gain, ekarpenaren beste zati bat, Errigorak sortutako Agerraldia ekimenari bideratuko zaio. Euskarari hauspo berria ematera dator mugimendua eta irabaziekin, euskararen ezagutza bultzatu, erabilera sustatu eta euskararekiko jarrera baikorrak birsortzeko ekintza praktikoak bultzatzea du helburu.
Saskiak, eskualdeko 18 herrietan jasotzeko aukera egongo da.



Eskualdean, saskiak online eskatu beharko dira. Nahi adina saski aukeratu ostean, zure datuak sartu eta saskia jasotzeko gunea aukeratu beharko duzu (gune bakoitzak saskiak jasotzera joateko bere data eta ordutegia izango du). Eskualdean 18 herrietan egongo da saskiak jasotzeko aukera: Abaltzisketan, Adunan, Alkizan, Altzon, Amasa-Villabonan, Amezketan, Anoetan, Asteasun, Berastegin, Berrobin, Ibarran, Ikaztegietan, Iruran, Larraulen, Lizartzan, Orendainen, Tolosan eta Zizurkilen.
>