Eskatu Errigorako produktuak

Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak, kontsumitzeko erak aldatzeko bide bat proposatu nahi duMartxoaren 10etik 26ra, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra ardoak eta arroz-, pasta-, lekale- eta kontserba-sortak eskatzeko aukera izango da, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, ardoak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak dituzu aukeran. Guztiak dira kalitate bikainekoak eta guztiek daramate Errigora Balioak berme-zigilua.

Kanpaina urtean behin egiten denez, aproposena eskaera handiak egitea da: urtean behin, urte guztirako. Horregatik, olioa 5 litroko bidoietan eskaintzen da eta arroza, pasta eta barazki-kontserbak 12 unitateka. Banaketa, maiatzeko lehen hamabostaldian izango da eta, salbuespenak salbuespen, produktu guztiak aldi berean jasoko dira. Eskaera egiterakoan aukeratu behar da produktuak jasotzeko puntua eta bertan zehaztutako egun eta ordutegian pasatu beharko da eskariak jasotzera.

 PRODUKTUEN ESKAINTZA IKUSI

Eskualdean esku-eskura izango dira Errigorako produktuak. Aurten Tolosaldeko 15 herritan jasoko dira produktuak: Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Berrobi, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Lizartza, Tolosa eta Zizurkil.

Ordainketa egiteko hiru modu daude: kreditu txartelarekin, BIZUM bidez edo eskudirutan. Ordainketa txartel bidez eginez gero, 150 eurotik gorako ordainketak bi zatitan egiteko aukera egongo da (erdia eskaera egiterako garaian eta beste erdia apirilean). Eskudirutan eginez gero, berriz, produktuak jasotzerakoan ordaindu beharko da.

Errigora auzolanean antolatzen da. Boluntarioen lanari esker, herriz herri informazioa zabaltzen da, eskaerak bideratzen dira eta produktuak biltegiratu eta banatzen dira. Gainera, norbere herrian jasotzen dira produktuak ekoizlearen jatorrizko prezioan. Alegia, olio-errota edo kontserba-etxera joanda ordainduko genukeen prezio berean.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean