Gure Zirkuko artistek eta lau bertsolarik parte hartuko dute saioan: Oihana Bartra, Unai Mendizabal, Andoni Egaña eta Alaia Martin. Gai-jartzaile lanetan Iker Iriarte eta Imanol Artola arituko dira. Ikuskizun berezia da Harituzek eta Gure Zirkuak antolatu dutena. Harituz Bertsozale Elkarguneak 10 urte egin ditu aurten eta urteurrena ospatzeko, bertsoak eta zirkua elkartzeaz gain, Gure Zirkuko karpan egingo den emanaldian, ez dira faltako umorea, musika eta beste hainbat sorpresa, publikoaren gozamenerako. Saioaren antolakuntzan lagundu dute Galtzaundi Euskara Taldeak eta Tolosako Udalak.
Sarrerak nola eskuratu
Emanaldirako sarrerek 15euroko prezioa dute, eta presentzialki lortzeko, Alegiako Ixkiña tabernara, Tolosako Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzara edo Villabonako Iru-aldeta tabernara gerturatu beharko da. Online lortzeko ordea, hemen eskuratu ditzazkezu.