Durangoko azokara autobusez joateko aukera duzu Tolosaldetik

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi Euskara Taldea 2023ko aza. 28a, 11:48

Durangoko Azokako 58. edizioa abenduaren 6tik 10era antolatuko da “Fantasia DA!” lelopean, eta aurten, azoka presentzialaren aldeko apustua egin dute antolatzaileek, produktuen, aurrez aurreko erosketari garrantzia emanez. Landakogunean 257 erakusmahai baino gehiago egongo dira abenduaren 6tik 10era, eta 265 ekitaldi eta 950 nobedade eskuratzeko aukera ere izango da bertan.

Durangoko azokara autobusa, abenduaren 8an:

Beste urtebetez, Durangoko Azokara joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Durangora joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosatik zuzenean joateko aukera izango da abenduaren 8anIzen ematea irekita dago abenduaren 5era, asteartea, bitarte. Autobusean joateak 14 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota Atarikide direnentzat 12 euro). Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan izena emanez gero, tiketak eskudirutan edo BIZUM bidez ordaintzeko aukera egongo da. Gainontzeko tokietan ordea, eskudiruz soilik eros daitezke tiketak eta ez da dirua itzuliko, antolaketatik egitasmoa bertan behera uzten ez badute. 
 
Izena emateko lekuak hauek dira:

Autobusak 10:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Durangon. Hauek dira autobusen irteera puntuak herriz herri:

Hemen eguneko egitaraua ikusgai.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean