Herritarren hizkuntza-eskubideak lantzeko hiru hitzaldi antolatu ditu Galtzaundik

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi Euskara Taldea

Ekainean zehar Iruran, Tolosan eta Villabonan hiru hitzaldiantolatu dituzte elkarlanean Galtzaundi Euskara Taldeak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. ‘Herritarron hizkuntza-eskubideak auzitan’ izenburupean, Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak gidatuko ditu saioak ekainaren 6an Tolosan, 14an Villabonan eta 21ean Iruran. 

Hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean euskaraz bizi nahi duten herritarrei oztopoak gainditzeko gakoak azalduko zaizkie hitzaldietan, eta euskaraz bizitzeko nahia egunerokoan eta praktikan errealitate bihurtzeko zer egin ere landuko da.

  • TOLOSA: Ekainak 6, asteartea. 18:30. Kultur Etxea.
  • VILLABONA: ekainak 14, asteazkena. 19:00. Subijana Etxea.
  • IRURA: ekainak 21, asteazkena. 18:30. Herri eskola.

Hiru hitzaldi horietatik abiatuta, euskaldunen eta euskaltzaleen kontzientziazioan eragitea da Galtzaundiren helburua. Oinarrizko eskubideak diren hizkuntza-eskubideen urraketak ondorio argiak eragiten dituzte, eta euskaraz jarduteko ezintasuna mota guztietako zerbitzu eta jardueretan islatzen da: osasun zerbitzuetan, justiziaren eremuan, segurtasun arloan, aisialdian, kontsumo-harremanetan… Horretan eragiteko, lege aldetik euskarak eta euskaldunek duten babesa aztertuko da saioetan; hainbat egoeren aurrean herritarrek izan beharreko jarrera landuko da; eta norbanakoetatik hasita aldaketarako dauden tresnen eta aukeren berri emango da.

 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA